1. TXOKOA
otsailak 16, osteguna
- 12:15 - Product Design UX/UI baten balioa enpresetan | José Luis Tienza
- 13:00 - ChatGPT – IA bat guztiak gobernatzeko? Big Dataren hastapenak | Miguel Ángel Nievas
- 16:00 - Deskonektatu! Berraurkitu IA (adimen artifiziala) 42 Urdulizen eskutik | Belén Martínez
- 17:00 - Talde kintzaileak eta barne-ekintzaileak | Alexander Navarro
- 18:00 - IED Kunsthal Bilbao | Ricardo Ruiz
2. TXOKOA
3. TXOKOA
Otsailak 16 eta 17
- The Future Game
gazteek etorkizunari buruzko gaietan parte hartzeko laborategi bat da.
DOT S. Coop-ek garatu zuen BBK Kuna eta Badalaben laguntzarekin, eta
etorkizunaren
inguruko gaiak eta hausnarketak jorratzen ditu:
Nola imajinatzen dugu etorkizuna? Zein dira
gure kezka nagusiak? Zer erronka berri ditugu aurrez
aurre?
The Future Game laborategiak instalazio bat eramango du WORKinLan-era. Bertan, estreinatu berri duen Joko Plataforma aurkezteaz gain, fisikoki nahiz digitalki esku hartu ahal izango da etorkizunari buruzko galderekin. Horrela, bisitariek teknologia berriei edo ezagutza-eremu berriei buruzko hausnarketa egin ahal izango dute, baita 2050eko Euskadin elkarrekin harremanetan jartzeko moduari buruz ere.
Galdera-joko bat izango da, eta beharbada ez duzu horiei erantzuten jakingo, zuk zeuk ere galdera horiek ez planteatu izana gerta baitaiteke.
4. TXOKOA
Otsailak 16 eta 17
- TechSkilling Proba joko bitxia da, probak eta galderak dituena. Zure adimen konputazionala (IC) zein den jakin ahal izango duzu, ikasteko eta arazoak konpontzeko prozesuei aurre egiteko izango duzun erraztasun-maila ebaluatzeko. 10-12 minutu inguruko iraupena du. The Bridge enpresak WORKinLan topagunean aurkeztuko du zure gaitasunak ebaluatzeko balio duen tresna hau eta, testa egin ostean, gure rankingean sartuko zara. Proban jarriko zaitugu! Jolastu nahi?